SAIOAK
OSTIRALTXO
Asteburuari ateak zabaldu baino lehen, egin ezazu bat gurekin! Euskal kulturan oinarritutako zenbait saltsetan murgilduko gara ostiralero 18:00tatik 19:00tara Ataun Irratian. Musika kontuak, bertsoak, sukaldaritza, sortzaileak eta askoz ere gehiago astero-astero Gorka Santestebanen eskutik. Euskaldun izatearen abantailak, bertatik-bertara ezagutu nahi dituzu? Ez zenioke ukorik egin behar gurera batzeari!
NAHIKOA DA
Larunbata edo igandea izanda ere, zereginak ezin dituzu alde batera utzi. Ioar Aizpuruak aurkezten duen saio honetan, zure asteburuetako goizak dibertsioan jarriko dizkizugu. Lehiaketak, zozketak, bitxikeriak, kolaboratzaileak eta oraindik ere gehiago aurkituko duzu Ataun irratian 10:00etatik 12:00etara bitartean. Ohetik jeiki, kafetxo bat hartu eta jarri Ataun irratia topera, zure goiza ongi esnatzeko!
TOP ATI
Modako kanturik berrienak gustoko dituzu? Leire Perlinesek, Euskal Herrian arrakasta gehien duten kantuan ezagutaraziko dizkizu. Larunbatero 12:00etatik 13:00etara bitartean, aste osoa zehar jaso diren boto guztiak bidlu eta kantuak 20 postuetan sailkatuko dira bi proposamen barnean direlarik.
POP GO!
Asteburuan mundu osoko pop estiloko kantuak ezagutzeko aukera izango duzu gurean. Larunbatetan Julen Iraolarekin, igaroko duzu arratsaldea eta igandeetan Ioar Aizpuruak ekarriko dizu jai egun batek behar duena. Kantuan aritzeko, dantzatzeko eta ongi pasatzeko aitzakiak edonon topatuko dituzu 17:00etatik 19:00etara bitartean.