1.329 heriotza izan dira orotara Euskadin koronabirusagatik

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak datuen eguneraketarekin batera EAEko egoeraren balantzea egin du.

Osasun Sailak COVID-19aren inguruko egoera epidemiologikoa eguneratzen du, honako informazio honen bidez: Euskadin guztira, 108.174 PCR eta 53.898 Test azkar egin dira. Atzoko 20:00ak arte, 3.514 proba egin ziren. Euskadiko COVID-19 kasu baieztatuen kopurua 16.197 da, eta horietatik %74,2 berreskuratuta edo alta emanda daude.

- Atzo PCR bidez baieztatutako positibo berriak 51 dira. Proba honek detektatzen du pertsona batek une horretan bertan birusa duen ala gaixo dagoen.

- "Test azkarraren" bidez antzemandako kasu berriak 44 dira. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezake.

Orain arte, 1.329 heriotza izan dira orotara, horietatik 8 atzo erregistratuta. Horrez gain, 614 pertsona daude ospitaleratuta, horietatik 524 solairuko geletan eta 90 ZIUn.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude