1.441 covid-19 kasu berri Hego Euskal Herrian, eta hobekuntza nabarmena Nafarroan

EAEko Osasun Sailak jakitera eman duenez, 940 kasu berri izan dira, igandean emandako datuekin alderatuta.

Osasun Sailak jakinarazi duenez, 940 kasu berri izan dira EAEn: 67 Araban, 477 Bizkaian eta 381 Gipuzkoan. Guztira, 10.580 proba egin dira.


Datu horiek agerian uzten dute hobekuntza txiki bat izan dela igandean (1.012 kasu iragarri ziren orduan) emandakoekin alderatuta.


Nafarroan ere hobera egin du, eta behin-behineko datuen arabera, 501 dira positiboak. Guztira 3.167 PCR eta antigeno proba egin dira, hau da, % 15,8ko positibotasun tasa.


[Laster informazio gehiago]

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude