1.465 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta Euskadin

18 hildako gehiago zenbatu ziren atzo koronabirusagatik Euskadin eta 21 pertsona sendatu dira.


71 pertsona hil dira, dagoeneko, Euskadin, koronabirusaren eraginez. Atzo, 18 heriotza gehiago izan ziren, hain zuzen ere, pandemiaren hasieratik kopururik handiena. Bestalde, 21 pertsona sendatu dira. Euskadin beste 275 COVID-19 kasu erregistratu dira. Beraz, kutsatutakoak guztira 1465 dira (horietatik 550 ospitalizatuta daude). Lurraldeka, honako hau da banaketa:


- GIPUZKOAN 223 positibo daude, eta horietatik 79 ospitalizatuta daude.

- BIZKAIAN 539 lagun daude kutsatuta, eta horietatik 247 ospitalizatuta.

- Eta, ARABAN, 703 kasu zenbatu dira, eta horietatik 224 ospitalizatuta daude.


Datuok, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendari eta koronabirusaren mahai teknikoko kide Mikel Sanchezek jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak egunero eskaini ohi duen agerraldian.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #MiguelSánchezFernández

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude