103 urteko emakume bat hil da Gipuzkoako egoitza batean

Eider Mendoza Foru Aldundiko bozeramaileak jakinarazi duenez, 103 urteko emakume bat hil da Hernaniko Santa Maria Magdalenan.

Mendozak Gipuzkoako adinekoen egoitzetako egoerari buruzko informazioa eguneratu du, eta adierazi du azken orduetan 11 pertsona gehiagok eman dutela positibo PCR probetan: hiru Hernaniko Santa Maria Magdalenan, bost Donostiako Alai-Etxe zentroan eta hiru Errenteriako Jesusen Bihotzean. Bestalde, Donostiako Hermano Garate – San Ignacio gunean bizi diren beste bi lagunek gaixotasuna gainditu dutela jakinarazi du.


Gaur egun, Gipuzkoako lau egoitzatan daude kasu aktiboak: Anaia Garate – San Inazio (2), Santa Maria Magdalena (29), Jesusen Bihotza (14) eta Alai-Etxe (6). Beraz, 51 kasu daude adinekoen egoitzetako erabiltzaileen artean, hiruk gainditu dute gaixotasuna, eta lau hil egin dira abuztuaren 11n lehen positiboak eman zirenetik. Gipuzkoako egoitza-sareak 65 zentro eta 5.425 plaza ditu adinekoei arreta emateko.


Gasteizko adinekoentzako egoitzetan beste zazpi kasu positibo izan dira azken orduetan. Guztiak birusa detektatuta zegoen zentroetan gertatzen dira, eta, beraz, ez dira foku berriak.


Arabako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, Tagore egoitza pribatuan sei erabiltzaile kutsatu dira, aurretik jakinarazitako hirurekin batera. Bestalde, Ariznabarrako egoitzan, hau ere Arabako hiriburuan, beste kasu positibo bat dago, dagoeneko detektatuta dauden beste hirurei gehitzen zaiena.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Euskuak maiz garbitu gel hidroalkoholikoarekin eta gogoratu kalean nahiz gune publikoetan derrigorrezkoa dela ahoko maskara erabiltzea, baita gainera pertsonekin gutxieneko distantzia bermatzea ere.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Politika #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Deseskalatzea #Normaltasunberria #Berragertzeak #Kutsatzeak #ZaharrenEgoitza #Zuia #ArabakoForuAldundia #Adinekoak #Egoiliarrak

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude