12.500 pertsonak baino gehiagok jaso dute etxean beren medikazioa Covid-19ak eragindako pandemian

Eusko Jaurlaritzaren arabera kalteberak diren 12.500 pertsonak baino gehiagok jaso dute medikazioa etxean.

Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak, farmazia-eragileak eta bolondresak elkarlanean jardun dira krisiaren hasieratik, sendagaiak etxez etxe banatu eta tratamenduen luzapena ahalbidetzeko. Beti ere, honoko helburuarekin: kolektibo zaurgarriok (adineko pertsonak, mendekotasun egoeran daudenak, pluripatologikoak, kronikoak, eta abar…) farmazia edota osasun zentroetara joateak eurentzako eta profesionalentzako dakartzaten arriskuak saiheste aldera.


Guztira, arriskuan dauden eta kalteberak diren 12.579 lagunek jaso dute botika etxean. Gainera, martxoaren 17tik, 676.000 lagunek baino gehiagok bi hilabeterako tratamendua jaso ahal izan dute, farmaziara edo ospitalera behin baino gehiago joatea saihestuz. Era berean, pazienteei 90.000 dei egin zaizkie, kolektibo kalteberen medikazioarekin lotuta.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #Botikak #GipuzkoakoForuAldundia #BizkaiakoForuAldundia #ArabakoForuAldundia #Farmazia #Bolondresak #NekaneMurga #JosuErkoreka

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude