1400 ikuslek hartu zuten larunbateko Jentilen Etorrera
Balorazio ezin hobea jaso zuen joan zen larunbatean egin zen Jentilen Etorrera jaialdiak.

Beste behin ere arrakasta handia izan zuen joan zen larunbatean Ataungo kaleetan eta Auzoeta kiroldegian ospatu zen Jentilen Etorrera jaialdiak. Eguraldiaren laguntzarekin, San Martin auzoko plazatik abiatu zen desfilea burutzeko aukera izan zen eta kiroldegira bitarteko ibilbidean hainbat pertsonaia mitologiko ezagutzeko aukera izan zen.
Kiroldegian egin zen ikuskizunean, Mari Aretza eta Otsoko jentilen taldeak, eztabaida eta ikamika ugari izan zituzten, sorginak ere lekuko izan zirelarik, herritarrak ere jentilen arteko eztabaidaren aurrean kezkatuta egon ziren, eta Torto eta zezengorriaren arteko borroka beldurgarri bat ere egon zen. Azkenean, jentilak ere elkar ondo ulertzeko beharra dutela garbi geratu zen, Otsokok azaldu zuen moduan.
Ikuskizuneko bi txandetan, 1400 ikusle izan ziren guztira, aurrez kale ibilaldiaz ere gozatzeko parada izan zelarik, jentilen eta herritarren arteko anaikidetza indarturik geratu zelarik beste urte batez. Antolatzaileen izenean, Ataungo herria eta jentilen etorrerako partaideak zoriondu nahi izan dituzte, bereziki eskerrak emanez Otsoak dantza taldeari, Eate abesbatzari, Leire eta bere trikitilari taldeari, eta antolakuntza lanetan ibili diren hainbat eta hainbat herritarrei. Ataungo udalari ere bai, ematen dieten laguntzagatik.
Hemen dituzue Jone Galparsoro eta Andoni Aizpurua argazkilariek utzi dizkiguten beste irudi batzuk:
#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #JentilenEtorrera #JentilbaratzaKulturElkartea #AtaungoUdala #Kultura #Gizartea #Mitologia #Tartalo #Otsoko #MariAretza #SanMartin #AuzoetaKiroldegia #OtsoakDantzaTaldea #EATE #EATEAbesbatza #JoneGalparsoro #AndoniAizpurua #MonikaArratibel #MaitaneAizpurua #TomasErauskin #JosuMunduate