2.490 txerto bi egunetan Hego Euskal Herrian; guztira %25 injektatu dira

Espainiako Osasun Ministerioak astearte honetan argitaratutako datuen eta ostegunekoen arabera, 2.490 dosiko aldea dago txertoen atalean.

Hego Euskal Herriko administrazioek gaur egun dituzten txertoen %24,60 erabili dituzte, Espainiako Osasun Ministerioak ostegun honetan argitaratutako datuen arabera. Aste hasieran jasotakoekin, Gasteizko eta Iruñeko gobernuek 43.455 dosi jarri dituzte orain arte. Duela bi egun emandako datuen arabera, 8.204 dosi eman dituzte, eta gaur kaleratutako datuen arabera, 10.694. Horrek 2.490 txertoren aldea ematen du bi egunetan (asteazkenean, hilaren 6an, Nafarroan txertatuko zen txertoa, baina ez EAEn). Ehunekotan, %18,87 izatetik %24,60 izatera igaro da. EAEn astearteko 5.553 dosietatik (%17,6) ostegun honetako 7.734 dosietara (%24,5) igaro da; Nafarroan, berriz, 2.651 (%22,4) dosietatik 2.960 (%25) dosietara. Estatu osoan, jasotako 743.925 dosietatik 207.323 eman dira (%27,9). Komunitateka alde handiak daude oraindik. Asturias (%60,7) eta Galizia (%54) dira zifra onenak, eta Madril (%11,5) eta Kantabria (%13,2) okerrenak.

ATI © 2021

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude