2. fasean jarduera fisikoa eta kirola egiteko baldintzak argitaratu dira

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Euskadiko deseskaladaren 2. fasean jarduera fisikoa eta kirola egiteko baldintzak argitaratu ditu.

JARDUERA FISIKOA ETA KIROLA


- Pertsonen mugikortasuna mugatzen zuten ordu-tarteak bertan behera geratzen dira; hortaz, jarduera fisikoa eta kirola egin daiteke eguneko edozein ordutan. Edonola ere, 70 urtetik gorako herritarrek eta arrisku-taldeek lehentasuna izango dute erabilera publikoko guneetan honako ordu-tarteetan: 10:00etatik 12:00etara zein 19: 00etatik 20:00etara.


- Lurralde historiko osoan mugi daiteke. Halaber, baimentzen da lurralde historiko ezberdinetako udalerri mugakideen artean mugitzea.


KIROL INSTALAZIOAK


- Kirol instalazioak ireki ahal izango dira, aire zabalekoak zein itxiak, honako baldintza hauetan:

- Hitzordua eskatu behar da aurretik.

- Kirol jarduera bat egin nahi duen edozein pertsonarentzat ireki ahal izango dira instalazioak.

- Edukieraren % 30eko muga errespetatuko da.

- Kirol jarduera beti egingo da parte-hartzaileen arteko kontaktu fisikorik gabe.

- Aldagelak erabili ahal izango dira, betiere prebentzio- eta higiene-neurri orokorrak errespetatuz.

- Ireki daitezkeen instalazioen artean daude kirol-erabilerarako igerilekuak eta jolas-igerilekuak.


BESTELAKO ARLOAK


- Liga ez-profesional federatuetan oinarrizko entrenamenduak egitea baimentzen da.

- Liga profesionaletan erabateko entrenamendua edo aurre-lehiaketa egitea baimentzen da.

- Liga profesionaletan lehiaketari berrekitea baimentzen da.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #Kirola #AriketaFisikoa #Kirola #JonRedondoLertxundi

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020