2 metroko distantzia mantendu ezean derrigorrezkoa izango da maskara

Orain arte garraio publikoan soilik bazen derrigorrezkoa, hemendik aurrera neurri zorrotzagoak izango dira.

Derrigorrezkoa izango da maskaren erabilera bai kalean edota toki itxietan, pertsonen arteko bi metroko distantzia mantendu ezin bada. Orain arte garraio publikoan zen derrigorrezkoa soilik maskarak erabiltzea, baina gaurtik aurrera gehiago erabili beharko dugu.


Atzo arratsaldean Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak eta erkidegoetako agintariek eginiko bileran zuten erabakiaren arabera, derrigorrezko neurria izango da bi metroko distantzia bermatu ezin den kasu guztietan. Idatzi ofiziala oraindik kaleratu ez den arren, datozen egunetan argitaratuko du Osasun Ministerioak agindu berri hau.


EFE albiste agentziak zabaldutako informazioaren arabera, antza denez, adostasun bat izan da eta maskaren erabileraz koronabirusari aurre egin nahi diote.


Gaur arte, garraio publikoan soilik zen derrigorrezkoa maskaren erabilera eta neurri honek indarrean jarraituko duen arren hemendik aurrera ere bi metroko distantzia bermatu ezin den toki guztietan erabili beharko da. Bide publikoetan eta leku itxietan neurri berbera egongo da indarrean beharrezko distantzia zaindu ezin den bitartean.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #Maskara #EspainiakoGobernua #OsasunMinisterioa #EFE

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude