200.000 milioi euro arteko mobilizazioa iragarri du Pedro Sanchezek

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak 200.000 milioi euro arteko mobilizazioa iragarri du.

Espainiako Gobernuko presidente den Pedro Sanchezek astearte honetan bertan eman du jakitera Espainiako Barne Produktu Gordinaren % 20a, koronabirusak eragindako krisiaren eragin ekonomiko eta soziala arintzeko erabiliko dituela. 200.000 milioi euro bideratuko dira bertara eta hauetatik 117.000 milioi sektore publikokotik etorritakoak izango dira eta besteak baliabide pribatuen mobilizazioarekin beteko dituzte.


Gaur eguerdian Moncloa jauregian eginiko prentsaurreko telematikoan eman ditu adierazpen guztiak, ezohiko ministroen kontseiluan eginiko bileraren ostean. Sanchezen hitzetan <<"Espainiako azken urteetako baliabide ekonomikoen mobilizaziorik handiena da">> da Koronabirusak ekarri duen azken krisi hau eta <<"oso denbora tarte laburrean">> aplikatuko direla gaineratu du.


Zabaldutako ohar txostenaren arabera, autonomia-erkidegoen eta toki-erakundeen artean 600 milioi euro banatuko dira oinarrizko zerbitzuak emateko. Hornidurak eta komunikazio-zerbitzuak ere bermatuko beharko dira eta egoera larrian dauden pertsonei hipoteka-kuotak luzatuko dizkiete.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #PedroSanchez #EspainiakoGobernua

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude