Bihar azokaren azken eguna



Ostiralean hasi eta asteburu guztian izan dugu Ataungo 12.liburu eta disko azoka.

Bihar igandea hainbat jardunaldi egongo dira, eta goizeko hamaiketatik eguerdiko ordubietara zabalik egongo da.

Azoka zabaldu eta segidan, haurrentzako ipuin kontaketa egongo da J.M.Barandiaran Herri ikastetxeko ikasleen eskutik.

12:00etan eskulan tailerra NAZArekin elkarlanean.

13:00etan Tere Irastorza "Txoriak dira bederatzi" liburu aurkezpena.

Gertura zaitez bertara eta hamaitu dezagun liburu azoka irribarre batekin!


ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude