Kantuan eta dantzan agur euskaraldiari

Euskaraldiko lehen eguna bezala, azkena ere jendetsua izan da Ataunen.
Atzo iluntzean San Martingo plazan herritarrek eginiko bilkuran eman zieten agurra euskaraldiari. Herriko hainbat elkartek parte hartu zuten bertan, besteak beste: Otsoak dantza taldea, Eate abesbatza, Pili Eskisabel ipuin kontalaria eta herriko trikitilari nahiz bertsolariak. Txokolate janarekin amaitu zen ekitaldia.
#Ataun #Euskaraldia #EuskalHerria #SanMartin #Otsoakdantzataldea #Eate #PiliEskisabel #Albistea