2019ko Herri Urrats jaiaren kantua argitaratu dute
Asteazkenean argitaratu zuten 2019ko Herri Urrats ospakizunak izango duen kantua.
Urtero legez maiatzaren 12an ospatuko da Ipar Euskal Herrian Herri Urrats jaia. En Tol Sarmiento taldeak atera du aurtengo kantua eta Maddalen Arzallus ere beraiekin batera entzun dezakegu.
2019ko Herri Urratsen helburua: Aurten, Herri Urrats Xiberotar eta Baxenafartar ikasleak biltzen dituen Manex Erdozainzi Etxart Kolegioaren alde (MEEK) izanen da. Ipar Euskal Herriko barnekaldea husten ari den bitartean, 11 eta 14 urte bitarteko gazteak biltzen dituen Kolegioa garapen betean da. Xiberoako eta Baxenafarroaren etorkizuna dira aurten MEEKen diren 190 ikasleak.
#Albistea #EuskalHerria #HerriUrrats #2019 #EnTolSarmiento #MaddalenArzallus #ManexErdozainziEtxartKolegioa #Xiberoa #Baxenafarroa #Gazteak