2019ko mitoaldiaren egitaraua aurkeztu du Jentilbaratza kultur elkarteak

Ataungo Jentilbaratza kultur elkarteak 2019ko mitoaldiaren datak kaleratu ditu.

2019ko mitoaldiaren azala

Uztailak 5arekin batera emango zaio hasiera Ataungo 2019ko mitoaldiari eta hortik zortzi egunera amaituko da VIII. gaueko ibilaldi mitologikoarekin. Jarduera nahiko antzekoekin baina indarberrituta datorren denboraldi honetan, sei ekintza ezberdin beteko dira adierazitako egunen artean.


Ekintzak:

Uztailak 5 (20:00): “Harria, maitasun istorioa” hitzaldia Euskal Herriko harri-jasotzaile den Iñaki Perurenaren eskutik Ataungo Astigarragako parkean (Eguraldi txarraren kasuan udaletxeko ganbaran).


Uztailak 6 (09:30): “Murkoondo, Ataungo bihotza” ibilaldi gidatua Jon Aizpuruaren eskutik San Martingo plazatik abiatuta eta izena aurrez eman beharko da jentilbaratzake@gmail.com helbide elektronikoan.


Uztailak 7 (11:00-12:30): Haurrentzako ipuin kontaketa Marimundukoren eskutik Ataungo Barandiaran museoan eta izena aurrez eman beharko da barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbide elektronikoan.


Uztailak 8tik-12ra (09:00-11:00): Udalekuentzako mitologia tailerrak Ataungo Barandiaran museoan eta izena aurrez eman beharko da jentilbaratzake@gmail.com helbide elektronikoan.


Uztailak 9 (19:00): “Barandiaran eta mitoak” itzaldia Joseba Aurkenerena irakasle eta idazlearen eskutik Ataungo Barandiaran museoan.


Uztailak 13 (20:00): VIII. gau ibilaldi mitologikoa Ataungo Barandiaran museotik abiatu eta San Martingo plazara bitartean. Sarrerak ekainaren 25ean jarriko dira salgai 12:00etan www.jentilbaratza.eus webgunean eta Ataungo ohiko lekuetan.


Eskuratu ekitaldien inguruko informazio guztia www.jentilbaratza.eus webgunean.


#2019 #Ataun #AtaungoUdala #EuskalHerria #Gipuzkoa #Goierri #JentilbaratzaKulturElkartea #Jentilak #Mitologia #IñakiPerurena #JonAizpurua #Marimunduko #Barandiaranmuseoa #Udalekuak #Ibilaldimitologikoa #Gizartea #Agenda #Kultura #Natura

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude