2020an 22.587 langabe gehiago erregistratu dira Hego Euskal Herrian

INEren datuen arabera, 2020an 22.587 langabe gehiago zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian, guztira 169.877.

Hego Euskal Herrian 169.877 langabe daude, Espainiako Estatistika Institutuaren (INE) datuen arabera. Araban 21.727 langabe daude erregistratuta, Bizkaian 73.080, Gipuzkoan 34.433 eta Nafarroan 40.637.


INEren arabera, urteko bilakaeran 22.587 langabe gehiago daude, horietatik 7.439 Nafarroan ( % 22,41eko igoera) eta 15.078 beste hiru herrialdeetan ( % 13,21 gehiago).


Igoera hori gertatu da, nahiz eta abenduan 2.086 langabe gutxiago erregistratu ziren Hego Euskal Herrian. Nafarroan bakarrik hazi da langabeen kopurua, 1.110, hain zuzen ere. Araban 243 gutxiago izan ziren, Bizkaian 2.172 gutxiago eta Nafarroan 781 gutxiago.

ATI © 2021

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude