2020ko apirilaren 5eko EAEko hauteskundeak bertan behera geratu dira

Lehendakariak euskal alderdi politikoekin egindako bileraren ondoren ohar bateratua zabaldu dute.

Equo Berdeak, PP, PSE, Elkarrekin Podemos, EHBildu eta EAJ-PNV alderdi politikoak Iñigo Urkullu Lehendakariarekin bildu dira gaur Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen inguruan hitz egiteko. Covid 19aren (Coronavirus) pandemiak eragindako egungo Osasun-larrialdiaren eta Alarma-Egoeraren testuinguruan, honako akordio hauek jakinarazten dituzte, apirilaren 5eko EAEko hauteskundeak atzera botatzeko:


- Osasun-Larrialdiaren Adierazpenarekin eta Alarma-Egoeran, ezin izango dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egin ez osasun publikorako, ezta botoa emateko eskubidea baliatzeko behar diren bermeekin.


- Ondorioz, indargabetuta geratuko da, Lehendakariaren Dekretu bidez, datorren apirilaren 5eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako deialdia. Erabaki hori hauteskunde kanpaina hasi baino lehen, osteguneko 24:00ak baino lehen, hartu eta argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.


- Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen deialdia Osasun-Larrialdiaren Adierazpena kendu ondoren aktibatuko da. Berehala egingo da, alderdi politikoei entzun ondoren, eta Lehendakariaren Dekretu bidez.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #EquoBerdeak #PP #PSE #ElkarrekinPodemos #EHBildu #EAJPNV #IñigoUrkullu

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude