2020ko Ataungo San Gregorio auzoko jaiak

Abuztuari agur esan eta egunerokotasuneko erritmoari heldu aurretik ataundar askok dute ohitura San Gregorio jaietan geldialdi bat egiteko.

Udako oporraldiari agur esan aurretik, urtero legez San Gregorio jaiak ospatzen dira Ataunen. 2020ko urte honetan ordea, zer izango da? Koronabirusaren pandemiak ekarritako egoerak, jaiak ospatzeko aukerak ere kolokan jarri ditu eta zailtasun handiak dira berme osoz ospatu ahal izateko.


Zalantza horrek ere herritarrengan eragin zuzena duela ikusten da; askoren kasuan ez daudelako ados jaiak ospatzearekin, gutxieneko bat egin nahi bada ere ez dutelako nahi... Azken asteetan egoerak ez du hobera egin ezta ere COVID-19ari dagokionez. EAEn egiten diren PCR probetatik ateratzen diren positibo kopuruek alarma aktibatzera eraman baitu Eusko Jaurlaritza berriro ere.


Ataun Irratian jaiak nola ospatuko diren ez badakigu ere, atzera begira jarri gara eta joan zen urteko Info ATI plataformako erreportajea berreskuratzea pentsatu dugu:

Elorri Ramirez eta Asier Lasa festa komisioko antolatzaileek utzi zizkiguten hitzak entzun genituen egun hartan. Baita arratsaldean plazan eta inguruetan izan zen giro paregabeaz aprobetxatzeko ere.


2020ko jaiak San Gregorion


Oraingoz ohar ofizialik jaso ez bada ere, aurtengo San Gregorio auzoko jaiak ere ez dira bere osotasunean ospatuko. Pandemiaren erdian geundela, ondorengoa zehaztu zuen Martin Aramendi Arana (EH Bildu) Ataungo alkateak: "Gauden egoera ez da txantxetan aritzeko eta ez dira auzoetako jaiak ospatuko, izan ere, badakigu festetan gaudenean zenbaiti ahaztu egiten zaiela beharrezko prebentzio neurriak hartzea".


Oraindik tartean bi aste geratzen badira ere, badira jaiak ez ospatzeko zenbait arrazoi eta kolokan dabiltzan erabakiak daude hartzeko bai udalaren eta festa komisioaren aldetik ere.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Uda #Beroa #Festak #Jaiak #SanGregorioJaiak #Iraila #Ospakizuna #AtaungoUdala #SanGregoriokoFestaKomusioa #MartinAramendi #EHBildu #ElorriRamirez #AsierLasa #Koronabirusa #EuskalHrria #Euskadi #Goierri

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude