25 positiboren ondoren 7 gehiago identifikatu dira Zuiako zaharren egoitzan

Arabako Foru Aldundiak astearte honetan jakinarazi duenez, zazpi kutsatu berri ditu Zuiako egoitzan, sei egoiliar eta langile bat.

Zuiako zaharren egoitzak zazpi Covid-19 positibo berri gehitu ditu erabiltzaileen eta langileen artean. Arabako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, sei egoiliar eta langile bat dira, lehen probak egin eta astebetera bigarren PCR baheketan identifikatu dituztenak.


Horrela, gaur egun 25 erabiltzailek eman dute positibo. Guztiak egonkor daude, baina batzuek sintoma arinak dituzte. "Zentroaren egiturari esker, positibo eman duten pertsonak beste zonalde batzuetatik bereizita eta independente daude", azpimarratu du Aldundiak.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Politika #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Deseskalatzea #Normaltasunberria #Berragertzeak #Kutsatzeak #ZaharrenEgoitza #Zuia #ArabakoForuAldundia #Adinekoak #Egoiliarrak

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude