263 COVID-19 kasu berri zenbatu dira bart Euskadin

Euskadin 263 kasu berri izan dira azken orduotan eta hala, 6.320 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta.

Euskadin 263 kasu berri izan dira azken orduotan. Hala, 6.320 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta. Horietatik, 2.011 ospitaletan dira. 325 lagun hil dira, alegia, atzo baino 28 gehiago. Osatutakoak, berriz, 1.796 dira. Azken datuak dira, Osasun sailburu Nekane Murgak ezagutzera eman dituenak, COVID19aren egoeraren berri emateko egunero eskaintzen den agerraldian. Lurraldeka, honela banatuta dago kutsatutakoen kopurua: - ARABAn,105 kasu zenbatu dira. (horietatik, 379 ospitaletan daude). - BIZKAIAn,102 pertsona. (1.255, erietxeetan) - GIPUZKOAn, positiboen kopurua 1.113 da. (Horietako 377 ingresatuta).


Tentu handiz bada ere, datuok eta egindako proben kopurua altua ikusita, hobekuntza bat egiaztatzen da, Osasun Sailburuaren esanetan. Ezin liteke, hala ere, gorakada bat baztertu, gauden egoeran aurrikuspenak egitea arriskutsua baita. Nolanahi ere, azken datuei erreparatuta, badirudi Euskadi ordoki batean sartu dela, kasuen goranzko joera hautsiz, beti ere datozen egunotako bilakaeraren zain. Horrez gain, Nekane Murgak azpimarratu du ZIUko oheen betetze maila altua bada ere, osasun sareak eskariari erantzuteko eta pertsona guztiak baldintza onetan artatzeko ahalmena izaten jarraitzen duela. Helburu bera lortze aldera, emandako gomendioak zintzo jarraitzearen beharra gogoratu du sailburuak, hala nola: - Eskuen garbiketa zorroztea - Gainazalak garbitzea. - Eta isolamendu neurriak betetzea

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #NekaneMurga

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude