3 covid-19 kutsatu gehiago Ataunen eta 76 azken orduetan Goierri osoan

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez, beste hiru koronabirus kasu agertu dira azken orduetan Ataun herrian.

Ostiralarekin batera beste hiru covid-19 kasu agertu dira Ataunen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak kaleratutako txostenaren arabera. Gauzak horrela, pandemiaren hasieratik 18 dira Ataunen PCR probetan positibo eman duten pertsonak.


Goierrira begira 76 kasu gehiago zenbatu dira bailarako herri guztien artean eta azpimarratzekoena Ordizia izan da, 24 positibo gehiagorekin. Beasainek 17 gehiago zenbatu ditu oraingo honetan eta jada 383ko zifran ezarri du orain arteko kutsatuen kopurua.


Goierri mailan, sei herri dira "Eremu gorria" bezala izendatzen direnak eta horrek zentzuz jokatzea eskatzen du. Osasun sailetik nahiz herrietako udaletatik, musukoaren derrigorrezko erabilera azpimarratzen jarraitzen dute. Gainerako pertsonekin mantendu beharrek gutxieneko distantzia soziala eta gel hidroalkoholikoaren erabilera bermatzea ere.

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude