3 Koronabirus positibo detektatu dira Ataunen azken 24 orduetan

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak jakitera eman duenaren arabera hiru positibo detektatu dira koronabirusagatik azken orduetan Ataunen.

Eusko Jaurlaritzaren Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendari den Miekel Sanchezek eguerdiko 12:30etan egin du agerraldia koronabirusaren inguruko azken datuak emateko. Osasun Sailak kaleratutako txostenaren arabera, beste bi positibo kasu identifikatu dira azken 24 orduetan Ataunen eta guztira hiru direla esango dugu gaitza duten herritarrak.


Ataungo Udalak herritarren segurtasunerako neurriekin aurrera jarraitzen duela eman du jakitera. Herritarrak alarma-egoerako neurriak osotasun handi batean errespetatzen ari direla gaineratu du eta hemendik aurrera ere horrela jarraitzeko deia egin nahi izan du. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Osakidetzak, beharrezko prebentzio neurriak hartzen jarraitzeko deia egin du:


- Garbitu eskuak sarritan. - Eztul edo doministiku egitean, estali ahoa eta sudurra ukondoarekin edo zapi batekin. Bota zapia berehala eta garbitu eskuak alkoholez egindako eskuetako desinfektatzaile batekin edo ur eta xaboiarekin. - Eztula edo doministiku egin eta sukarra duten pertsonetatik metro batera egon gutxienez. - Ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #MikelSanchez #AtaungoUdala

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude