372 koronabirus kasu berri identifikatu dira Euskadin

97 pertsona hil dira dagoeneko Euskadin koronabirusaren eraginez, atzo 20:00ak arte 12 heriotza gehiago izan ondoren.


Euskadin 372 COVID-19 kasu berri erregistratu dira. Hala, kutsatutakoak 2.097 dira guztira (horietatik 812 ospitalizatuta daude). Sendatutako pertsonak, berriz, 40 dira gurean. Kutsatuen kasuei dagokienez, hauxe da banaketa lurraldez lurralde:


- ARABAN, 912 kasu zenbatu dira, eta horietatik 326 ospitalizatuta daude.

- BIZKAIAN 860 lagun daude kutsatuta, eta horietatik 375 ospitalizatuta.

- GIPUZKOAN 325 positibo daude, eta horietatik 111 ospitalizatuta daude.


Guztira, koronabirusa detektatzeko 6.220 proba egin dira Euskadin. Horrek esan nahi du Eusakdin milioi biztanleko batez beste 2.842 proba egin direla. Nabarmentzekoa da gaur igandea, martxoak 22, arratsaldeko 20:00etan, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko eskailera kiribila urdinez argiztatuko dela Osakidetzako profesional guztien lana eskertzeko.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude