392 koronabirus positibo berri baieztatu dira azken orduetan EAEn

Atzoko 20:00ak arte, Euskadin 392 positibo berri baieztatu ziren; hortaz, 14.804 dira guztira kutsatutakoak.

EGINDAKO AZTERKETAK Euskadik, guztira, 85.586 PCR azterketa eta 35.425 Test Azkar egin ditu. Atzo, guztira, 6.097 test egin ziren. EGOERA LURRALDE BAKOITZEAN - ARABAn 3.764 kutsatu daude; horietatik 142 ospitaleratuak. - BIZKAIAn 8.411 kutsatu daude; horietatik 425 ospitaleratuak. - GIPUZKOAn 2.629 positibo daude; horietatik 161 ospitaleratuak.

Hildakoak 14 dira; hortaz, COVID-19ak Euskadin 1.255 heriotza eragin ditu. Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19az kutsatutako 728 lagun daude ingresatuta. Sendatutako edo alta jaso duten pertsonak, berriz, 9.974 dira; atzo baina 134 lagun gehiago eta egiaztatutako kasu guztien % 67,4.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #NekaneMurga

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020