4 positibo gehiagorekin, 46 covid-19 kasu detektatu dira jada Ataunen pandemia hasi zenetik

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez beste lau covid-19 kasu detektatu dira joan zen ostiraletik Ataunen.

Astelehenarekin batera herriz-herriko datuak eman ditu jakitera Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta horien artean Ataungoei erreparatu diegu guk. Asteburuan beste 4 covid-19 kasu detektatu dira egindako PCR proben ondoren eta gauzak horrela, 46 dira jada pandemia hasi zenetik atzemandako kasuak.


Ostiralean kasu 1 izan zen herrian, larunbatean 2 eta atzo, igandean, beste 1 gehiago. Martin Aramendi Ataungo alkateak (EH Bildu) Ataun Irratiko Nahikoa da saioan atzo egindako adierazpenei erreparatuz, zentzuz jokatzen jarraitzeko eskatzen dute udaletik eta derrigorrezko diren arauak errespetatzeko.


Datozen asteetan izango diren ekintza eta jarduera kulturalek segurtasun-neurri zorrotzez beteta izango dira orain arte bezala. Derrigorrezkoa izango da uneoro musukoaren erabilera, gel hidroalkoholikoarekin garbiketak mahiztasunez egitea gomendatzen da eta gutxieneko distantzia soziala bermatzea ere.

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude