479 COVID-19 kasu positibo berri zenbatu dira azken orduotan Euskadin

18.000tik gora detekzio proba egin dira; atzo egindako 10etik 3 bakarrik emaitza positiboarekin.

Euskadin 479 kasu berri izan dira azken orduotan; guztira, 7.317 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta. Horietatik, 1.906 ospitaletan dira. 412 lagun hil dira, hau da, atzo baino 43 gehiago. Osatutakoak, berriz, 2.490 dira. Lurraldeka, honela banatuta dago kutsatutakoen kopurua: - ARABAn, 2.347 kasu zenbatu dira. (horietatik, 341 ospitaletan daude). - BIZKAIAn, 3.682 pertsona. (1.201, erietxeetan) - GIPUZKOAn, positiboen kopurua 1.288 da. (Horietako 364 ingresatuta). COVID19aren bilakaeraren berri emateko eguneroko agerraldian, Planifikazio, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendari Mikel Sanchezek esan duenez, 18.220 detekzio proba egin dira orain arte. Atzo bakarrik 1.399 burutu ziren eta 10etik 3 bakarrik emaitza positiboarekin; aurreko astetan, positiboen ehunekoak askoz altuagoak ziren eta esan behar da gaur, beste egun batez, positiboek behera egiten jarraitzen dutela.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #MikelSanchez

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude