500m/€-ko zirkulagarriaren finantzaketa lerroaren eskaria baloratu dute gaur Jaurlaritzan

Lehendakaria eta Azpiazu Sailburua Elkargi SGR-rekin elkartu dira, 500m/€-ko zirkulagarriaren finantzaketa lerroaren eskaria baloratzeko.

Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia Sailburuak bilera egin dute Josu Sánchez Elkargiko presidentearekin eta Zenon Vázquez zuzendari nagusiarekin, gaur aktibatuko den 500M/€-ko zirkulagarriaren finantzaketa lerroaren egoera aztertzeko eta baloratzeko. 7.000 eragiketa inguru egin dira, horietatik 705 autonomoek aurkeztutakoak, 1.230M€-koak, hain zuzen ere. Datu horiek ezagutu ostean, Eusko Jaurlaritzak eskarien eta zirkulagarri beharraren erradiografia zehatzagoa ezagutu beharra egiaztatu du, finantzaketa lerroaren zenbatekoa handitzeko aukera hobeto aztertu ahal izateko. Gainera, Lehendakariak eta Azpiazu Sailburuak ELKARGI SGRri bideratu diotenez, eragiketa horien azterketak nolabaiteko malgutasuna erakutsi behar du, ETEek, mikroETEek eta autonomoek bizi duten ekonomia salbuespen egoera kontuan izanda. Horrez gain, zintzotasunerako eta elkartasunerako deia egin dute, finantzaketa hori benetan behar duenak eska dezan, eta, gainera, banku-erakundeei eskaera egin diete salmenta gurutzaturik egin ez dezaten, beraientzat arriskurik ez duen produktua baita. Bilera hori, Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia Sailburuak eta finantza erakundeek enpresa txiki eta ertainei, mikroETEei eta autonomoei laguntzeko finantza lerroaren aktibazioa sinatu ondoren egin da. Helburua, kolektibo horien likidezia beharrei eta 6 hilabeteko zirkulagarriaren finantzaketari erantzutea da. Parte hartzen duten finantza erakundeak ABANCA, BANKIA, BANKINTER, BBVA, CAIXABANK, CAJA RURAL DE NAVARRA, FIARE, IBERCAJA, LABORAL KUTXA, SABADELL, BANKOA, KUTXABANK, ARQUIA eta BANCO SANTANDER dira, eta buru-belarri ari dira lanean Eusko Jaurlaritzarekin batera, Covid-19ak euskal enpresa sarean eragingo dituen kalteak arintzen laguntzen. Finantzaketa lerro horrek aipatutako enpresen eta autonomoen egiturazko gastu finkoei eman gura die estaldura, enpresa sarean duten garrantzia, ekoizpen jarduera osoan duten eragina eta handizkako finantzaketa merkatuetara edo kreditu erakundeen maileguen lerro tradizionaletara iristeko ahalmen erlatibo txikiagoa dutela kontuan hartuta.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #IñigoUrkullu #PedroAzpiazu #JosuSanchez #ZenonVázquez

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020