510 COVID-19 kasu positibo berri zenbatu dira azken orduotan Euskadin

19.627 detekzio proba egin dira; atzo egindakoen % 32ak soilik eman zuen positibo.


Euskadin 510 kasu berri izan dira eta, guztira, 7.827 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta. Horietatik, 1.841 ospitaletan dira. Beste 32 pertsona hil dira; guztira, 444 Euskadin. - ARABAn,447 kasu zenbatu dira. (horietatik, 313 ospitaletan daude). - BIZKAIAn,024 pertsona. (1.193, erietxeetan) - GIPUZKOAn, positiboen kopurua 1.356 da. (Horietako 335 ingresatuta).


Planifikazio, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendari Mikel Sanchezek COVID19aren berri emateko eguneroko prentsaurrekoan azpimarratu duenez, dudarik gabe, hildakoen kopuru altuak jarraitzen du izaten mundu mailako pandemia honen alderdirik ilunena. Hala ere, ikuspuntu epidemiologikotik, egonkortze egoera batean gaude. Lehenik eta behin, kutsatuen kopurua hazi egin da, baina proben kopuruak ere nabarmen gora egin duen heinean. Atzo proba gehien egindako eguna izan zen, 1.576 burututa.


Guztira, 19.627 proba egin dira. Azpimarratzekoa da atzo egindakoen %32ak soilik eman zuela positibo. Bigarrenik, eta aurreko asteko joera aldatuz, ZIUetako egoera egonkortu da eta ospitalizazioen kopuruak behera egin du. Azkenik, beste egun batez, handitu egin da alta jaso eta osatu diren pertsonen kopurua. Atzo, 257 pertsonek jaso zuten ospitaleko alta. Gaurdaino, 2.809 pertsona dira alta jasotakoak edota errekuperatuta daudenak. Nolanahi ere, Sanchezek argi utzi nahi izan du ez dela oraingoa triunfalismorako unea, kontu handiz jardun eta erne jarraitzeko garaia baizik.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #MikelSanchez

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020