56 urteko ataundar baserritar bat hospitaleratu dute traktorearekin izandako istripuaren ondoren
Gaur arratsaldean traktore batekin izan du istripua 56 urteko baserritarrak eta Donostiako Hospitalera eraman dute.

Arratsaldeko 15:15 aldera gertatu da istripua Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez Lauztierreka auzoan. 56 urteko baserritar ataundarra traktorearekin zebilela, ibilgailua gainera erori eta azpian harrapatu du. Inguruko jendeak berehala deitu die larrialdi zerbitzuei eta seuhiltzaileak nahiz anbulantzia bat bertaratu dira zauritua Donostiako Hospitalera eraman ahal izateko.
SOS-Deiak plataformak, bere twitter kontuan eman du jakitera gertatutako:
#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #AtaungoUdala #SanGregorio #Lauztierreka #Baserriak #Baserritarrak #Abeltzaintza #Istripua #Ezbeharra #Suhiltzaileak #Anbulantzia #Osakidetza #DonostiakoHospitalea #SegurtasunSailak #EuskoJaurlaritza #Euskadi #EuskalHerria #Goierri #Gipuzkoa