58 dira COVID-19an positibo eman dutenak jada Ordizian Jaurlaritzaren arabera

Osasun Sailaren azken oharraren arabera 58 positibo identifikatu dira jada Ordizian COVID-19an.

Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 30 dira, Lurraldeka, 9 Araban, 5 Bizkaian, eta 16 Gipuzkoan. Atzo "test azkarraren" ondorioz atzemandako 46 kasu daude. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.


Gainera, atzoko egunean, COVIDik gabeko 40 pertsona erregistratu ziren (PCR negatiboa dutenak gaixotasuna hartu ondoren) eta 6 lagunek jaso zuten ospitaleko alta.


Atzo ez hildakorik egon. Horrez gain, COVID diren edo izan diren 6 pertsona daude ZIUn.


Ordiziako egoerari dagokionez, Osasun Sailak eta Osakidetzak, 2.300 PCR egin dituzte astelehenaz geroztik, bertan egiten ari diren zaintza-lanen barruan. 108 emaitza falta direla, proba horietatik 35 izan dira positiboak.


Gainera, gaur, Zumarragako Ospitalean, Jarraipen Batzordea bildu da. Bertan, Ordizia, Legorreta, Itsasondo eta Tolosako udalen ordezkariek, Segurtasun Sailak, Osakidetzak eta Osasun Sailak parte hartu dute.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Politika #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Goierri #Ordizia #Deseskalatzea #Normaltasunberria #NekaneMurga #PCR

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude