600 pertsona inguruk dute hitzordua Ordizian eta Beasainen gaur PCR bat egiteko

Osakidetzaren prebentzio deiari erantzunez goizetik ari dira PCR probak egiten Goierriko bi herrietan.

Orain arte, 500 pertsona baino gehiago deitu dituzte Ordiziako osasun zentrora eta 75 Beasainen, PCR proba bat egiteko. Osakidetzaren kalkuluen arabera, gaur bertan 750 proba baino gehiago egin ahal izango zaizkie aztertutako eremuan ibili diren pertsonei.


Osasun Sailak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei, herri horretako ostalaritza-gune batean egon litekeen foku baten aurrean neurri berriak hartu behar ote diren jakiteko prebentziozko deialdiari emandako laguntzagatik.


Osakidetzak hainbat karpa jarri ditu Ordiziako osasun-zentroan, eta gaur goizean goizetik PCR probak egiten ari zaizkie hitzordua eskatu duten pertsonei. Karpa hori martxan egongo da beharrezkotzat jotzen den bitartean. 10 erizain inguru arduratzen dira laginak hartzeaz eta desinfektatzeaz; horri esker, batez beste bost PCR proba egin daitezke minutuko.


Gogorarazi behar da Osasun Sailak lotura epidemiologiko posible bat identifikatu duela PCR positiboa duten zenbait pertsonaren artean, eta hura Ordizia udalerriko ostalaritza-gune batean lokalizatuta egon litekeela, zehazki, Etxezarreta kalean.


Hori dela eta, ekainaren 27tik gune horretan egon diren pertsona guztiei eskatzen diegu Ordiziako osasun-zentroarekin harremanetan jartzeko, 943 007 635 telefono-zenbakiaren bidez. Telefono horretan, aurretiko hitzordua emango zaie, PCR proba egiteko. Beste udalerri batekoak izan eta ekainaren 27tik aurrera gune horretan egon direnek ere Osasun Kontseiluaren telefono-zenbakira deitu behar dute, 900 20 30 50 zenbakira.


EGINDAKO PROBAK


Atzo 1.280 proba egin ziren guztira (1.231 PCR eta 49 test azkar).


BAIEZTATUTAKO KASUAK ETA SENDATU DIRENAK


Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 9 dira. Lurraldeka, 2 Araban, 3 Bizkaian, eta 4 Gipuzkoan.


Atzo "test azkarraren" ondorioz atzemandako 3 kasu daude. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.


Gainera, atzoko egunean, COVIDik gabeko 8 pertsona erregistratu ziren (PCR negatiboa dutenak gaixotasuna hartu ondoren) eta 2 lagunek jaso zuten ospitaleko alta.


POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA


Atzo ez ziren hildako berririk egon. Horrez gain, COVID diren edo izan diren 6 pertsona daude ZIUn.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #Deseskalatzea #Normaltasunberria #Ordizia #Goierri #Beasain #PCR

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude