674 positibo eta 32 ospitaleratze izan dira azken orduetan Euskal Herrian

32 ospitaleratze izan dira egun bakarrean (horietatik 31 EAEn), eta osasun-sistemaren gaineko presioa areagotu egin da.

Covid-19ak Euskal Herrian hedatzen jarraitzen du, ostiral honetako datuek erakusten dutenez: positibo berrien eta ospitaleratzeen kopurua azken hilabeteetako handiena izan da, baina oraingoz ez da joera hori baretu.


Ospitaleratzeak izan daitezke kezkagarrienak, batez ere Osakidetzari dagokionez; izan ere, 32 ospitaleratze berrietatik 31 lurralde horretan dira. Hori dela eta, EAEn 145 pertsona daude ospitaleratuta, eta horietatik 13 ZIUn. Nafarroako ospitale sarean 43 pertsona daude ospitaleratuta, horietako bost ZIU postuetan eta beste bi etxean. Gainerakoak, 36 paziente, solairuan daude.


Hau da, lau lurraldeetan 188 pertsona daude une honetan ospitaleetan, horietatik 18 zainketa intentsiboetan. Nafarroan ez da azken eguneko heriotzarik izan. Eusko Jaurlaritzak ez du datua eman (astero egiten ari da), baina beste bide batzuetatik jakinarazi du Gipuzkoan bizi zen pertsona bat hil dela.


Positibo berriei dagokienez, 674 dira, ostegunean 628 eta asteazkenean 651. Bilakaera txarra izan da Araban, 126 pertsona berri kutsatu baitira. Bizkaian ere bai, baina joera hori lehenagotik zetorren: 378. Nafarroan 99 zenbatu dira eta Gipuzkoan 64. EAEn beste zazpi positibo daude, lurralde horretan bizi ez diren pertsonenak.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Politika #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Deseskalatzea #Normaltasunberria

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude