680 positibo berri eta 28 hildako Hego Euskal Herrian azken orduetan

Nekane Murga sailburuak jakinarazi duenez, 546 positibo berri izan dira EAEn, eta abuztuaren 24tik 30era bitartean 27 pertsona hil ziren.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 546 kutsatze berri jakinarazi ditu, foku berriekin Lasarte-Orian (egun batean, zero kasu izatetik 12 izatera igaro da) eta Soraluzen berriz, sei positibo. Gainera, abuztuaren 24tik 30era 27 pertsona hil ziren EAEn.


Lurraldeka, Bizkaian erregistratu dira kasu gehienak, 246 kutsatze, horietatik 88 Bilbon. Barakaldon hamabost positibo atzeman dituzte, hamabi Getxon, bederatzi Basaurin, zortzi Santurtzin eta Durangon, zazpi Leioan eta sei Erandion.


Gipuzkoan, nabarmentzekoa da Donostiako datua, 59 positibo eman baititu. Irun (17 kasu berri) eta Lasarte-Oria (lehenago aipatua) ditu atzetik. Hernanin bederatzi kutsatu dira, Errenterian zazpi eta Hondarribian bost, Soraluzen baino bat gutxiago.


Araban, positibo gehienak Gasteizen daude, 82 kasu berri. Kopuru handia astelehenean jakinarazitako 35 kasuekin alderatuta.


Ospitaleen egoerari dagokionez, asteartean 61 pertsona ospitaleratu zituzten kobidearekin, eta ZIUetan 39 pertsona daude koronabirusarekin.


Astearte honetan argitaratutako datuekin alderatuta, Nekane Murga Osasun sailburuak esan du EAE "egonkortze zantzuak" agertzen hasi dela, baina "egonkortu arte" itxaron behar dela "joera aldaketa baten aurrean gaudela baieztatzeko".


"Testuinguru berri bati eta arrisku egoera berriei aurre egin behar diegu, eta, orain, gure hiri eta herrietara itzuliko gara, aste batzuk oporretan igaro ondoren, pertsona talde berriekin topo egingo dugu, hirigunera gehiago joango gara, eta beste aisialdi gune batzuetara joango gara", esan du, segurtasun neurriak mantentzeko beharra azpimarratu ostean.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Politika #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Deseskalatzea #Normaltasunberria #Berragertzeak #Kutsatzeak #NekaneMurga

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude