765 kutsau dira Koronabirusarekin EAEn baina ez da inor hil

Koronabirus bidezko kutsatzeak 765 dira Euskadin, beste 38 kasu berri erregistratu ondoren.

Osasun Sailak eta Osakidetzak nabarmendu dute ospitale-farmazian ematen diren tratamenduen jarraitutasuna guztiz bermatuta dagoela, eta gomendatzen dute ez joatea zerbitzu horretara, hitzordua izan ezean, pertsonen pilaketa saihesteko Euskadin beste 38 COVID-19 kasu erregistratu dira. Beraz, kutsatutakoak guztira 765 dira. Horietatik 362 ospitalizatuta daude. Hildakoen kopurua 36 pertsonatan mantentzen da —ez dago heriotza berririk—. Hala ere, adierazi behar da gaurtik aurrera ematen diren datuak bezperako 20:00ak artekoak direla (eta ez gaurko goizeko 8ak artekoak). Horrela, Osasun Ministerioaren metodologiarekin bat egiten da. Lurraldeka, honako hau da banaketa:


GIPUZKOAN 90 positibo daude, eta horietatik 32 ospitalizatuta daude.

BIZKAIAN 201 lagun daude kutsatuta, horietatik 96 ospitalizatuta.

ARABAN 474 kasu zenbatu dira, eta horietatik 234 ospitalizatuta daude

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #NekaneMurga

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude