9 pertsona sendatu dira Koronabirusetik Euskal Autonomia Erkidegoan

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren arabera bederatzi pertsona osatu dira EAEn Koronabirusetik.


Euskal Autonomia Erkidegoan, COVID 19ko beste 71 kasu erregistratu dira gaur Osasun Sailak jakitera eman duenez. Guztira 417 kutsatu daude eta horietatik 179 ospitalizatuta daude. Hildakoen artean berriz 14 aurkitzen dira, atzo baino hiru gehiago (hirurak Araban). Lurraldeka, honako hau da orainarteko banaketa orokorra:


- Gipuzkoan, positiboen kopurua 24 pertsonakoa da. (Horietatik 8 ospitaleratuta daude).

- Bizkaian, 83 pertsonek eman dute positibo. (Horietako 40 ospitaleratuta daude.)

- Araban, 310 kasu zenbatu dira (horietatik 131 ospitaleratuta daude).


Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak jakitera eman duenez 9 pertsona dira orain arte sendatu direnak Euskal Autonomia Erkidegoan: 5 gizon eta 4 emakume. Lurraldeen araberako banaketa 4 da Araban eta 5 Bizkaian, eta adinaren arabera: 21-40 urteko 2; 41-65 urteko 5; 65-70 urteko 1; eta 76-80 urteko 1. Osasun Sailak herritarren lankidetzarako deia berretsi du, koronabirusarekin kutsatzea saihesten lagun dezaketen gomendio sinple batzuekin: Eskuak arreta handiz garbitzea, gainazalak garbitzea, eztul egitean ukondoarekin edo erabili eta botatzeko zapi batekin estaltzea eta sintomak (sukarra, arnas sintomak) dituzten pertsonek gainerakoekin harremanik izan gabe 900 20 30 50 telefonora deitzea.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude