97 Koronabirus kasu berri atzeman dira EAEn

727 pertsona daude kutsatuta koronabirusarekin Euskadin eta 36 hil dira azken orduetan.

Egoeraren aurrean erantzunaren eraginkortasuna hobetzeko Osakidetzan hartutako neurrien berri eman du Osasun sailak; besteak beste, atzera litezkeen kontsulta presentzialak bertan behera uztea. Euskadin, COVID19ko beste 97 kasu erregistratu dira. Beraz, guztira 727 kutsatuta daude, eta horietatik 309 ospitalizatuta daude. Hildako pertsonak 36 dira, atzo baino 14 gehiago. Lurraldeka, honako hau da banaketa:


- GIPUZKOAN, positiboen kopurua 89koa da. (Horietatik 28 ospitaleratuta daude).

- BIZKAIAN, 194 pertsonek eman dute positibo. (Horietako 90 ospitaleratuta daude.)

- ARABAN, 444 kasu zenbatu dira (horietatik 191 ospitaleratuta daude).


BERRANTOLATZEKO NEURRIAK OSAKIDETZAN


Osasun Sailaren Planifikazio, Antolamendu eta Ebaluazio zuzendari den Mikel Sánchez agertu da gaur prentsa aurrera, azken datuok ez ezik, koronabirusa Euskadin zabaltzeak sortutako egoerari erantzun eraginkorragoa eman eta kalitatezko arreta bermatzeko xedez Osakidetzan egiten ari den berrantolaketaren berri emateko.


- Horien artean, eta egungo egoera berria kontutan izanda eta Osakidetzak bere protololoetan aurrikusitakoaren arabera, gaurdanik Euskadi osoan atzera litezkeen kontsulta presentzialak bertan behera uzten dira, beti ere, osasunarentzako arriskurik ez baldin badago. Hala, paziente onkologikoen kontsultak zein haurdun daudenen jarraipena bermatuta dago.


Horrez gain:


-Ostiralaz geroztik, Arabako hiriburuan erreferentziazko hiru osasun-zentro daude arnas sintomak dituzten eta arreta medikoa behar duten pertsonentzat: Zabalgana, Salburua eta Lakuabizkarra.


GARRANTZIZKOA: Oraingo, Bizkaian eta Gipuzkoan sintoman nabaritzen dituzten pertsonek 900 20 30 50 zenbakira deitzen jarraitu beharko dute, Araban ezarritako berrantolaketa aipatutako lurraldeetara hedatzen ez den bitartean.


- Larrialdien kasuan, eta baita plantan ere, pazienteari arreta emateko zirkuituak ezartzen dira, pazientearen eta osasun-profesionalen segurtasuna bermatzeko.


- Aldi berean, eskualdeko ospitaleetara joko da, hala nola Arrasatera, bai eta egonaldi ertain eta luzeko ospitaleetara ere, hala nola Santa Marina, Gorliz, Leza eta Eibarrera, ospitaleratze-bolumen handiena duten ospitaleetako pazienteak hartzeko.


- Osasun-kontseiluko langileak ere indartzen ari dira. Azken bi asteotan 18 pertsonarekin indartu da zerbitzu hori.


HERRITARREN LANKIDETZA


Osasun Sailak herritarren lankidetzarako deia berretsi du, koronabirusarekin kutsatzea saihesten lagun dezaketen gomendio sinple baina bizi-biziak gogoraraziz:


- Eskuak arreta handiz garbitzea, eta are gehiago arnas sintomak dituztenek.

- Gainazalak garbitzea.

- Eztul egitean ukondoarekin edo erabili eta botatzeko zapi batekin estaltzea.

- Sintomak (sukarra, arnas sintomak) dituzten pertsonek ez dute egon behar adinekoekin edo gaixotasun kronikoak dituztenekin kontaktuan, edo leku publiko eta jendetsuetan.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #MikelSanchez

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude