978 Covid-19 kasu berri erresgitratu dira ostiral honetan

Ospitaleko kargak gora egiten jarraitzen du eta ostiral honetan 53 pertsona ospitaleratu dira EAEn, batez beste bi orduko.

Covid-19aren ospitale-presioak goranzko joera du Euskal Herrian. EAEko eta Nafarroako osasun sailek larunbat honetan emandako datuen arabera, 66 ospitaleratze berri izan dira ostiralean. Birusa dela eta, ZIUn 60 pertsona daude ospitaleratuta, Osakidetzan bakarrik.


Kutsadurak ere gora egin du aurreko egunarekin alderatuta. 9.931 PCR proba eginda, 670 positibo daude EAEn. Eta Nafarroan, 2.751 zenbatuta, 308 zenbatu dira, hau da, berriro ere positibotasun handia (%10,8).


EAEko kutsatzeen erdia baino gehiago Bizkaian izan dira (359), 191 Gipuzkoan, 119 Araban eta EAEtik kanpo bizi den pertsona bat. Nafarroa Bizkaian baino apur bat beherago dago, 308 kasu atzeman baititu.


Batuketaren emaitza diren 978 positiboak pandemiaren hasieratik izandako hirugarren erregistrorik txarrena dira (ñabardura batekin: lehenengo olatuan PCR askoz gutxiago egiten zirela). Abuztuko azken astean 1.000 positiboko muga bi egunez gainditu zen, 1.017 eta 1.027rekin.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Euskuak maiz garbitu gel hidroalkoholikoarekin eta gogoratu kalean nahiz gune publikoetan derrigorrezkoa dela ahoko maskara erabiltzea, baita gainera pertsonekin gutxieneko distantzia bermatzea ere.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Politika #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Deseskalatzea #Normaltasunberria #Berragertzeak #Kutsatzeak

ATI © 2021

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude