Abian da aurrez aurreko irakaskuntzarako itzuleraren Jarraipen Batzordea

Prebentzio nahiz antolaketa-neurrien edo jardueren garapenaren inguruan ikastetxe publikoek planteatutako galderei edo zalantzei erantzutea da helburua.

“EAEko ikastetxeetan 2019-2020 ikasturtearen amaieran koronabirusaren aurka Jarduteko Protokolo Orokorrean” aurreikusita dagoen eran –joan zen astean bidali zitzaien ikastetxeei dokumentu hau-, Hezkuntza Sailak Jarraipen Batzordea jarri du abian, ikastetxeetatik irits litezkeen zalantzak eta gorabeherak aztertzeko eta erantzuteko. Horretarako, ikastetxeek Laguntza eta Jarraipen Batzordeak eratuko dituzte, ikasgeletarako itzulera prozesuan bermeekin laguntzeko.


Honako kide hauek osatzen dute Jarraipen Batzordea: Ikastetxe eta Plangintzako zuzendariak, Ikuskatzaile nagusiak, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak, Azpiegitura, Baliabide eta Teknologietako zuzendariak eta Osasun Saileko ordezkari batek.


Batzordearen eginkizun nagusia da ikastetxeek luzatutako arazoak edo zalantzak erantzutea eta ebaztea, bai prebentzio-neurriei dagokienez, antolaketa-neurrien inguruan edo jarduerak garatzeari buruz planteatutakoen gainean. Horretarako, beti hartuko dira kontuan Osasun Sailak eta Prebentzio eta Arriskuen Zerbitzuak emandako irizpideak, bai eta Hezkuntza Sailak ezarritako jarraibideak ere.


Era berean, kasuan kasuko esparrua ezagutzen duten pertsona guztiei dei egin ahal izango zaie Batzordean puntualki parte hartzeko, sortzen diren arazoei hobeto erantzuteko aholkuak eman ditzaten.


Batzorde honek, Hezkuntza Lurralde bakoitzeko ordezkariekin lankidetzan, EAEko ikastetxe publiko guztiei erantzun koordinatua ematen zaiela zainduko du. Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariak behar duen edo zehazten duen guztietan bilduko da edo, hala badagokio, batzordeko kideren batek eskatzen duenean.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia#Mundua #Hezkuntza #Irakaskuntza #Deseskalatzea #Ikastetxeak #Eskolak #Ikastolak #EugenioJimenez #LucíaTorrealday #PolentziUrkijo

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude