Abisu horia asteazkenean EAEn elurragatik



800 eta 1.000 metrotik 500 edo 700 metrora jaitsiko da elur-kota asteazkenean.

Abisu horia ezarri du asteazken honetarako Eusko Jarularitzaren segurtasun sailak 18:00etatik 24:00etara. Azken egun hauetan elur-kota 800-1000 metroen artean egon da, baina biharko 500-700 metrotara jaistea espero da.

Euskalmeten iragarpenaren arabera asteazkena giro bustiarekin dator. Zerua hodeitsu egongo da eta euria egingo du, bereziki ipar partean. Iparraldeko haizea bizi ibiliko da eta zenbait momentutan traba egingo du, bereziki kostaldean eta Ebro bailaratik gertu. Tenperaturak behera egingo du eta elurraren maila jaisten joango da: arratsaldean 900-1000 metrora egongo da eta 500-700 metrora egunaren azken orduetan.

Ostegunerako hotza dator eta elurraren maila nahikoa baxua izango bada ere, espero dugun prezipitazio kantitatea urria izango da. Elur-kota 300-500 metrora egongo da, baina prezipitazio txikia botako duenez, elur gutxi pilatuko da. Prezipitazio gehiena mendebaldean egingo du eta egunak aurrera egiten duen heinean, ekialdetik hasita, atertzera eta argitzera egingo du. Gauean ostarteak zabalduko direnez, asko hoztuko du eta izotza egin dezake.

#Ataun #Eguraldia #Euskalmet #EAE #IoarAizpurua #Alerta #Albistea

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude