Abuztuan langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian eta kotizatzaileen kopuruak behera

Abuztuko langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian, Espainiako Lan Ministerioaren datuen arabera.

Espainiako Lan Ministerioak emandako datuek agerian uzten dute langabeziak gora egin duela abuztuan, uztailarekin alderatuta, Hego Euskal Herri osoan; guztira, 185.420 langabe daude, aurreko hilabetean baino 2.012 gehiago. Langabezia tasa % 2,69 jaitsi da Nafarroan, uztailean baino 1.078 langabe gutxiago zenbatu ostean. Enplegu-bulegoetan 38.970 daude inskribatuta guztira.


EAEko hiru herrialdeetan langabeen kopuruak gora egin du. Araban, langabezia % 3,41 igo da, eta 24.987 langabe daude, uztailean baino 823 gehiago. Gipuzkoan igoera % 1,94koa izan da, 39.822 langaberaino, aurreko hilabetean baino 759 gehiago. Bizkaian 81.641 langabe daude, uztailean baino 1.508 gehiago (+% 1,88).


Urteko bilakaerari erreparatzen badiogu, Gipuzkoak eraman du zatirik txarrena, % 32,38 igo baita azken hamabi hilabeteetan. Ondoren, Araba ( % 27,88), Nafarroa ( % 25,37 gehiago) eta Bizkaia ( % 22,85 gehiago) daude.


Gizarte Segurantzako afiliatuen kopuruak behera egin du berriro abuztuan lau lurraldeetan, eta 1.223.125ean kokatu da, aurreko hilabetean baino 1.625 gutxiago.


Nafarroan bakarrik hazi da zertxobait afiliatuen kopurua, 2.321 pertsona ( % 0,82); guztira, 284.540 afiliatu daude. Araban % 0,77 gutxiago izan dira kotizatzaileak, Gipuzkoan % 0,38 gutxiago eta Bizkaian % 0,33 gutxiago.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Politika #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Deseskalatzea #Normaltasunberria #Ekonomia #Lanbide #Enplegua #Langabezia #Kotizatzaileak #EspainiakoLanMinisterioa #Nafarroa

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude