Abuztuko oporraldia dator



Ataun irratian ere abuztuko oporraldia dator.

Uztailaren 30etik aurrera oporrak hartuko ditugu Ataun irratiko langile guztiok. Zuzeneko emisioan berriz ez dira kantuak faltan izango, denetarik entzuteko aukera egongo da. Webguneko albiste eta musikaren inguruko berriek ez dituzte oporrak hartuko, informazio guztia gertu-gertutik jarraitzeko aukera eongo da.

Irailetik aurrera bueltan izango dira etxeko pertsonaia ezagunenak. Ioar Aizpuruak hainbat saiotan jarraituko du zuzentzen: Nahikoa da, Top ATI eta Top POP. Gorka Santesteban berriz Nahikoa da saioarekin ere bueltan izango dugu. Julen Iraola indarberrituta itzuliko da Top ATI saioko 20 postuei errepasoa emateko, eta Jon Cerrok musika klasikorik ederrenak aurkezten jarraituko du Zbildua saioan.

Ataun irratiko lantaldeak uda ona eta dibertigarria opa dizuegu. Ongi pasa!

#Uda #Ataunirratia #Ataun #IoarAizpurua #JulenIraola #GorkaSantesteban #JonCerro #Oporrak #Nahikoada #TopPOP #TopATI #Zbildua

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude