Agertu dira lehen koronabirus kasuak Euskal Herrian

Bi kasu atzeman dituzte Euskal Herrian koronabirus gaixotasunarekin positibo eman ondoren.


Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailetik jakitera eman duten informazioaren arabera, bi pertsonek positibo eman dute koronabirus gaixotasunarekin Euskal Herrian. Hauetako bat Gipuzkoan identifikatu dute gaur bertan eta bestea berriz Araban. Beraien osasun egoera ona dela baieztatu duten arren, ez dute baztertzen egoerak okerrera egin dezakeenik.


Bi infektatuak EAEtik kanpo egon ondoren gaixotu direla jakinarazi dute, bata Andaluziatik etorri baitzen eta bestea berriz Italiatik azken 15 egunetan. Arabako gaixoaren kasuan osasun arloko profesioanal bat (Medikua) dela baieztatu dute. Estatu Osasun zerbitzu publikoa eta EAEko Osasun Sailak protokoloaren zorroztasunarekin aurrera jarraitzen dute eta neurriak hartuko ditu gehiago ez zabaltzeko.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #Txina #HongKong #Macao #Hubei #HegoKorea #Japonia #Singapur #Iran #Italia #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020