Agur esan diote Nahikoa da saioaren denboraldiari Ioar eta Leirek


Guarko honetan amaitu dute Ioar Aizpurua eta Leire Perlines aurkezleek Nahikoa da saioaren 4.denboraldia.

Denboraldi bikaina izan dela adierazi dute, hainbat berrikuntza sartu dituzte oraingo honetan eta jendearen erantzuna ere eskertzekoa izan da. Aurreko kolaboratzaileek ere beraien tartean jarraitu dute. Gorka Santestebanek telebistaren eta irratiaren inguruko hainbat informazio ekarri du denborldi honetan eta Ioarrek ere zerbait gehiago ikasi du. Jagoba Apalategi, Izar Sukia eta Kaia Perlines gazteek ere beraien estreinaldia izan dute kolaborazio eder batekin. Hauek ere dibertsioan igaro dutela esan dute eta hurrengo denborldian ere itzuliko direla. Jon Imanol Etxabe sexologoak ere bere tarte berria izan du Ataun irratian. Sexologia mundua oso zabala dela erakutsi digu eta honen inguruan ere zenbait kontu irakatsi dizkigu.

Hurrengo denboraldirako indarrak prestatzen hasiko dira esatari guztiak datozen egunetan. Beste hainbat sorpresa berri izango dira 5.denboraldiaren oinarri baina garrantzitsuena, orainarteko esatari guztiek bertan jarraituko dutela izango da. Audientzia mailak ere zeresana utzi du irratian. Denboraldi hasieratik %13a igo delako Nahikoa da saioan eta jaso diren iruzkinak ere positiboki hartu dituzte lantaldean. Denboraldiko saio guztiak entzungai dira jada Nahibezala atalean eta azkena hemen duzue:


#Ataun #Ataunirratia #Nahikoada #IoarAizpurua #LeirePerlines #KaiaPerlines #JagobaApalategi #GorkaSantesteban #IzarSukia #JonImanolEtxabe

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude