Agur esango dio lehen denboraldiari 2.solairua saioak


Asteburu honetan amaituko da 2.solairua saioaren lehen denboraldi arrakastatsua.

Ioar Aizpuruak aurkezten duen 2.solairua saioak igande honetan esango dio agur lehen denboraldiari. Larunbat eta igandero iluntzeko 21:00etan ematen zion hasiera saioari eta ordubetean beste musika estilo batean murgiltzen zen entzuleekin batera. Igande honetan ordea agur esango dio lehen denboraldiari azken saioarekin, baina gainontzeko guztietan bezalako kantuak ez dira faltako.

Entzuleen artean arrakasta izan duen saioetako bat izan da 2.solairua eta lanean jarraitzeko gogoa dagoela garbi dago. Lehen denboraldiko saioak, entzungai egongo dira Ataun Irratiaren webguneko Nahibezala atalean eta saioko kantu guztiak entzuteko aukera ere izango da spotify kontuan.

2.denboraldiaren zain geratuko zara? Laster elkartuko gara berriro ere!

#Ataun #Ataunirratia #Irratia #Musika #2solairua #IoarAizpurua #Nahibezala

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude