Aita Barandiaran haurrei azalduta



Nor izan zen Barandiaran? Gaur egungo haurrek ba al dakite galdera horri erantzuten?

Zalantza horrek piztu du Joxemiel Barandiaran Fundazioaren azken ekimenetako bat. 1, 2, 3 Barandiaran izena duen proiektuan, bost bideo laburretan eta marrazki bizidunekin lagundurik, Joxemiel Barandiaran antropologi eta etnografo ataundarraren bizitza eta hark egindako lanak kontatzen dira.

Bilduma bost bideok osatzen dute, eta horien aurkezpen lanak egiten dituen bideoa zabaldu dute dagoeneko (Albiste honetan ageri dena). Hurrengo bostak, hamabost egunez behin zabalduko dituzte, azaroaren 19an hasita, Barandiaran Furndazioak Youtuben duen kanalean.

#Ataun #Ataungoudala #JoxemielBarandiaranfundazioa #Youtube #Albistea

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020