Aitor Azkonobieta ataundarra boto gehiagoren zain "El Conquistador" saiorako

El Conquistador telebista realitiaren 17.edizioko partaide izateko boto gehien lortu beharko ditu Aitor Azkonobietak.

2021ean etorriko da "El Conquistador del pacifico" realitiaren denboraldi berria eta lehiakide berrien aukeraketa martxan da jada. EiTB hedabidearen Gaztea irratiak lau parte hartzaile erakutsi ditu eta horien artean Aitor Azkonobieta ataundarra topa genezake.


Irailaren 17ra bitarte bozkaketa kanpaina jarri dute martxan eta gauzak diren bezala, boto gehien jasotzen dituen partaidea izango da denboraldi berriko lehiakideetako bat.


Ataundar gaztearen aurkezpen bideo bat ere zabaldu du irratiak eta ikusgai dugu sare sozialetan nahiz eitb.eus webgunean:

Partaideetako bat bozkatu ahal izateko, eitb.eus/gaztea atariaren bitartez egin behar da. Gogokoen duzuna aukeraztu, bozkatu botoia sakatu, norberaren datu pertsonalak bete eta bidali botoia sakatu. Animatu eta bozkatu zuk zeuk ere gehien gustatzen zaizun partaidea!


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #ElConquistadorDelPacifico #Reality #Telebista #Eitb #Gaztea #AitorAzkonobieta #Gazteak #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Goierri

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude