Aitor Azkonobieta ataundarra "El Conquistador" saioko partaide izateko bidean

EiTB etxeak eskaintzen duen "El Conquistador" realitiko partaide izatera iristeko bidean da Aitor Azkonobieta ataundarra.

Aitor Azkonobieta

Urtarrilarekin batera bueltan etorriko da "El Conquistador" realitiaren 16.edizioa eta ordurako partaideak hartzeko probak egiten ari dira. Oraingo honetan ordea, ataundar baten berri jaso dugu bertatik eta beste bi kideren arteko lehian ari da. Casting proba egiteko aurkezpen bideoa, ikusgai dago jada saioaren webgunean eta hemen sakatzen baduzu, bertara bidaliko zaitugu.


EiTB etxeko "Gaztea" irratiak, bozketa zerbitzua jarri du martxan hiru lehiakideetatik gogokoen duzuna bozkatu ahal izateko eta saiorako lehiakide bat aukeratu ahal izateko. Oraindik zure botoa eman ez baldin baduzu, ez itxaron gehiago.


#Ataun #Irratia #Eitb #ElConquistador #Gaztea #AitorAzkonobieta #EuskalHerria #Gipuzkoa #Goierri #Kirola #Gazteak #Realiti #Lehiaketa

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude