Aitor Roman nekazaria hil da


Goierriko nekazaritza ekologikoko Aitor Roman ekoizle lazkaotarra hil zen igandean 42 urterekin.

1976.urtean jaio zen Lazkaon, baina Ataunen egon zen bizitzen azken urte hauetan Goierriko nekazaritza ekologikoko ekoizlea. Bere bikotekidearekin batera "Baindi" (Barandiaran) izeneko baserrian jarri ziren bizitzen eta bertan eman zituen baratzeko ekoizpeneko lehen pausoak. Nekazaritzaren alorrean oso murgildurik zebilen eta Biolur izeneko elkartearen kideetako bat zen Goierriko kontsumo talde nahiz baserri sareari bultzada emanaz. Azken agurra gaur egingo zaio arratsaldeko 18:30etan Ataungo San Martin auzoko plazan.

#Albistea #Ataun #AitorRoman #Nekazaritza #Lazkao #Barandiaran #Biolur #Goierri #SanMartin #2019 #Baserrisarea

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude