Akabu taldeak disko berria grabatzeko erronka aurreratu du

Galdakaoko Akabu taldeak, disko berria grabatu ahal izateko laguntza eskatu du sare sozialen bitartez.
Ondorengo WEBGUNEAN, pack ezberdinak daude erosi ahal izateko. Erosteko erabilitako diruarekin, disko berria grabatu ahal izango dute Akabu taldeko musikariek. Estudioko gastuak ordaindu ahal izateko, 2.899€ behar dituzte gutxienez, eta momentuz, 1.105€ lortuak dituzte. Taldekideek aurreratu dutenaren arabera, erositako produktuak, diskoa grabatu ondoren bidaliko zaizkie bezeroei. Egin ondorengo laguntza, Akabu taldearentzat.