Akabu taldearen bisita jaso dugu gaurko honetan



Akabu taldearen elkarrizketa bikainaz gozatu dugu.

2017an hasi ziren kontzertuak ematen, gehienbat Bizkaian. Urte bereko udan, euren lehengo diskoa ekoitzi eta kaleratu zuten, Akabu izenburuarekin. 11 abestiz osatutako diskoa da, gehienbat euskaraz abestua.

2017. urte osoan aritu dira euren lana aurkezten herriz herri: Galdakao, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Mungia, Ermua, Zeberio, Ugao, Barakaldo, Larrabetzu, Bedia, Dima... 2017ko Banden Lehiako finalistak dira.

Elkarrizketan erronka bat proposatu zuen Ioar-ek. Top ATI-ren orrialdean, beraien kantu bat argitaratu da eta ekainaren 26a bitartean 300 boto baino gehiago jasotzen baldin baditu, disko berria aurkezten dutenean, gure irratian izango da lehiaketako sari bezala.

Elkarrizketa osoa, entzungai jarri da Nahibezlako audioen atalean.

#Akabu #Bizkaia #Galdakao #Elkarrizketa #Lehiaketa

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude